Azken egun hauetan ainitz alerta entzuten ditugu COVID-19 a-ri buruz eta gutaz hurbiltzen ari da (gu antolatzaileak eta laguntzaileak) ez gira axolgabe izaiten ahal. Deskonfinamenduaz geroztik politikoek, medikuek denek erraiten digute birusa hori gaizki bilakatzen dela, gu ere ohartzen gira uda huntan Euskal Herrian egoera aldatzen dela eta gure hurbileko batzu hunkituak direla..Orain arte ez ginen sobera hunkituak.
Gure laguntzaile haundienak arrisku pertsonak dira, 60urtez gehiago baitituzte, hortako beharrezkoa dugu egoera hori serioski kondutan hartzea. Horiek beldurrarekin heldu badira eta lasterkariek beldur balin badute haien hurbilekoer, ez badute nahi ere, birusa pasarazi ez da batere gure helburua jendea beldurrarekin izaitea
Ttutturru trail eguna egun alai bat eta kirol egun bat izan behar da, nun besta egiten dugun elgarrekin. Ez dugu nahi egun hori arrisku eta beldur egun bat izan dadin.
Bururaino sinestsi dugu, lanean ari izan gira, nahi ginuen (laguntzaileak eta lasterkari/ibiltariak) alaiki errezebitu, gure xokoa,gure mendiak ezagutarazi eta baso bat edan zuekin…
Egun biziki triste gira eta pena zait hitz hauek idaztea…
Bainan arriskuaren aintzinean eta behar ziren neurriak errespetatzea zaila da (egun hortan birusa ekartzen badugu eta gure gatik ainitz kontaminatu balin badira eta ez bada batere egun goxo bat) deliberatu dugu TTUTTURRU TRAIL 2020 EZEZTATZEA
Beha egoiten ahal ginen eta pentsatu egoera hobekiago izanen zela bainan azken mementoan ezeztatzea ez zen ongi izanen zuer buruz : laguntzaileak eta lasterkariak horren prestatzen ari baizirezte
Gure partetik arduragabea izanen zen egungo egoerari buruz.
Mail bat ukanen duzue eta erabakitzen ahalko duzue
-Zuen lekua atxikitzean 2021 eko (fresik gabe)
edo
-Zuen inskripzioa ordaintzea
Zuen beha gira helduden urtean !
Zuen buruaz eta hurbilekoer kaxu eman ezazue.
Ttutturru trail elkartea.