Maratoia, ttutturu trail-en azken sorkuntza, ibilaldi tekniko bat da, mendi lasterkari trebeeri idekia, nundik Baxe-Nafarroko bista ederrenak ikusten ahalko dituzuen .
42,700KM-ko ibilaldi bat : bertikal bat, 3 kasko : Behorlegi ttutturu, Mendibel eta Okabe, 3100 m-ko desnibel positibo batekin. Zeharkatuko dituzue Hergarai araneko eta Iratiko oihanaren leku emblematikoak.
Ibilaldi tekniko bat nun zuen indarraren kudeatzea izanen den lasterkaldiaren erreusitzeko gakoa !
Hitz ordua emana da Lekunberriko plazan nun xehetasun guziak ukanen dituzuen zuen lasterkaldiaren prestatzeko.
Izen emaiteak eta bizkarrekoen eskuratzeak Lekunberriko plazan eginen dira goizeko 6 etatik 7 etara.
Abiatzea goizeko 7ak eta erdietan eginen da (Mendiben), sarien banaketa atsalde erditxutan eginen da (Mendiben).
Baskari bat proposatua izanen zauzue aratsaldeko 1ak eta 4ak artean (Baskaria da izen ematearen barne kondatua