Abisua ibiltari gastronomikoer : hitz ordu goxo bat !

3 ibilaldi izanen dira, deneri idekiak, Hergarai ibarra-ren xokoak bisitatuz, 3 ibilaldietan bista panoramikoak ukanen dituzue.
 
  1. Ibilaldi Luzea : 32 Km, 1900 D+
  2. Arteko ibilaldia : 21 Km, 1300 D+
  3. Ttutturrun gaindi ibilaldia : 10 Km, 990 D+
3ak Mendibetik abiatzen dira, bidexkak seinalatuak dira. Hergarai ibarraren bihotzera iganen zirezte Behorelgi ttutturru-n gaindi pasatuz. Apanizen izanen da tipul salda famatua, ibilaldia egiten delarik ezin huts egitekoa den memento bat da. Hortik Mendibera jausteko 3 posibilitate dira : zuek hautatu duzuen ibilaldiaren arabera. Mendiben, baskaria izanen da. (Ez da izena emaitearen barne kondatua)

Hitz ordua emana da Mendiben nun xehetasun guziak ukanen dituzuen zuen ibilaldiaren prestatzeko .

Izen emaiteak goizeko 6ak eta 9ak artean eginen dira Mendibeko plazan.

Abiatzen ahalko zirezte goizeko 6etatik goiti, Mendibeko plazatik.