Mendi ibilaldi gastronomikoa

Abisua ibiltari gastronomikoer : hitz ordu goxo bat !

3 ibilaldi izanen dira, deneri idekiak, Hergarai ibarra-ren xokoak bisitatuz, 3 ibilaldietan bista panoramikoak ukanen dituzue.
  1. Ibilaldia : 30 Km, 1900 D+
  2. Ibilaldia : 24 Km, 1300 D+
  3. Ibilaldia : 10 Km, 990 D+
3ak Lekunberritik abiatzen dira, bidexkak seinalatuak dira. Hergarai ibarraren bihotzera iganen zirezte Behorelgi ttutturu-n gaindi pasatuz. Apanizen izanen da tipul salda famatua, ibilaldia egiten delarik ezin huts egitekoa den memento bat da . Hortik Mendibera jausteko 3 posibilitate dira : zuek hautatu duzuen ibilaldiaren arabera. Mendiben, baskaria izanen da. (Ez da izena emaitearen barne kondatua)

Hitz ordua emana da Lekunberrin nun xehetasun guziak ukanen dituzuen zuen ibilaldiaren prestatzeko .

Izen emaiteak goizeko 6ak eta 9ak artean eginen dira Lekunberriko plazan.

Abiatzen ahalko zirezte goizeko 6etatik goiti, Lekunberriko plazatik.

Ibilaldi luzea

Arteko ibilaldia

Ttutturrun gaindi ibilaldia